Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasatek prestazio altuko prentsa hidrauliko bat egingo du SMC (Sheet moulding compound) prozesuarekin automobileko pieza handiak ekoizteko.
Fagor Arrasate hornitzaile bezala aukeratu dute prentsa hidrauliko bat diseinatu eta hornitzeko. Prentsa horrek 3000Tn ditu eta 3600x2400mm-ko mahaia paralelismo aktibodun kontrolarekin SMC (Sheet moulding compound) piezak ekoizteko automobil sektorerako. Gainera prentsa hau bereziki diseinatuta dago instalazio berean SMC (Sheet moulding compound) eta GMT (Glass mat thermoplastic) edo LWRT ( Lightweight reinforced thermoplastic) prozesuetan piezak egiteko.
SMCa bobinetan aurkezten den materiala da, molde termoegonkorra du eta beira zuntza dauka egoera pastatsuan. Prentsan eraldatzen da eta tenperatura bidez ondu. Material honek duen egoera pastatsuagatik orgaren paralelismorako kontrol aktiboa bermatuko duten sistemak behar dira isurtzen den materiala presionatu eta moldea betetzen den bitartean. Horrela, 0,08 mm-ko baloreetara iristen da eta piezaren lodiera eta kalitate ezin hobeak lortzen dira. Horretaz gain, paralelismo kontrolaren bitartez prentsak esfortzu horizontal gutxiago jasaten ditu.
2020an indarrean jarriko den CO2 aireratzearen inguruko araudi aldaketa dela eta, pisua gero eta gehiago murrizteko joera dago Automobil sektorean. Beraz, Fagor Arrasatek instalazioak eskaintzen ditu prozesu desberdinen bitartez material konposatuekin eta zuntzekin indartutako piezak egiteko eta material horiekin arintasuna, erresistentzia eta prestazio estetikoak lortzeko.
Gehiago irakurriACCEPT ALL