Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Enpresaren sortzaileek tailer mekaniko bat erosi zuten Arrasaten, makina-erremintetarako tresna eta osagarriak fabrikatuko zituen kooperatiba bat sortzeko.
Hainbat lizentzia tekniko izenpetu zituen atzerriko enpresa batzuekin (Ilma, Fimi, Verson, etab.) Horrela, zisne lepo erako prentsak fabrikatzen hasi zen. Profilatzeko makinak, hodien lerroak eta altzari metalikoen fabrikaziorako lerroak eta zizailak eta mozketa lerro ertainak ere hasten dira fabrikatzen. Hartutako neurria eta publizitate arrazoiak direla eta, urten horretan bertan erabaki zuten izenari “Talleres” hitza kentzea eta Arrasate C.I. izenarekin gelditzea.
ULARCO Taldea 1965ean eratu zen, Arrasate-Mondragonen, eta Ulgorrek (jada existitzen ez den Fagor Electrodomesticos), Arrasatek, Coprecik, Ederlanek eta Fagor Electronicak osatzen zuten taldea.
Arrasatek tamaina handiko lehen prentsa eraiki zuen, automobilgintzaren sektorerako.
PreviousNext
Arrasatek urrats erabakigarria egin zuen bere bilakaeran, muntaga bikoitzeko prentsak fabrikatzen hasi baitzen. Garapen horrekin pieza handien estanpazioaren sektorean sartu ahal izan zen.
Arrasatek lantegi berri bat eraiki zuen Markinako herrian, prentsak fabrikatzeko. Lantegi berriarekin Arrasateko instalazioak arindu ahal izan ziren eta garapen teknologikoari beste bultzada bat eman ahal izan zitzaion, ekoizpen ahalmenak gora egin zuen eta.
Lantegi handi bat eraikitzen hasi zen Arrasaten, prentsa handien fabrikazioa eta mekanizazio lan astunak bertan zentralizatzeko eta Arrasatek nazioartean zuen arrakasta itzelari erantzuteko eta bere produktuen eskaera handiari aurre egiteko
Altzairu herdoilgaitzaren bobinak prozesatzeko eta formatutan mozteko Europan eraikitako ahalmenik handieneko lerroetako bat saldu zitzaion Espainiako enpresa garrantzitsu bati. Urrats erabakigarria izan zen Arrasate mozketa instalazioen ekoizle garrantzitsua zela aitortzeko.
Arrasatek PROIN SL, mozketa lerroen fabrikazioan diharduen enpresa, bere baitan hartu zuen eta instalazio mota hauen Espainiako hornitzailerik handiena eta Europako handienetako bat bihurtu zen.
1986an ULARCO Taldeak FAGOR Taldea izena hartu zuen eta taldeko kooperatibek ez zuten 1989ra arte hartu FAGOR izena.
Espainiako makina-erreminten industriako eskaririk handienaren esleipena eskuratu zuen FAGOR ARRASATEk, Volkswageni lau transfer prentsa handi hornitzeko.
Transfer mekanikoa alde batera utzita, FAGOR ARRASATEk transfer elektronikoa garatu zuen Gillet enpresa alemaniarrekin elkarlanean, eta emaitza bikaina lortu zuen, gaur arte. FAGOR ARRASATE Gillet enpresaren %50aren jabea egin zen.
Txinarako fabrikatutako 4.000 tonako prentsak 10 metroko mahai bat zuen eta ordura arte Espainiako estatuan eraikitako prentsarik handiena zen.
Egiptok ordura arte edukiko zuen mozketa lerroen proiekturik handiena hornitzeko aukeratua izan zen FAGOR ARRASATE. Hotzean ijeztutako altzairua eta beroan ijezutako altzairua mozteko hiru lerro handi ziren.
Eskarien bolumen handia dela eta, 2000an Markinako lantegia handitzen hasi zen. Pabilioi berri horiek 100 tonako garabiekin hornitu ziren eta mekanizazio astunerako makina batzuekin, tartean 10 metroko mahaia zuen zubi erako fresatzeko makina bat zegoela.
FAGOR ARRASATEk Arrasateko Gamei enpresa barneratu zuen. Torloju prentsen fabrikatzaile bat zen, eta enpresa horrekin bere katalogoa osatu zuen forjaren sektorean sartuta, eta bere instalazioak moldatu zituen Fagor Arrasate Service technologyren jarduerak hartzeko (FAST), zeina FAGOR ARRASATEren “zerbitzu” dibisioa baita. Urte horretan bertan bolanterik gabeko tonaje handiko lehen serboprentsa aurkeztu zuen.
Enpresak Asiako merkatu handiarekin duen konpromisoa eta herrialde horrekin duen salerosketa lotura garrantzitsuak direla eta, beste urrats bat gehiago egitea erabaki zuen, eta ekoizpen instalazio oso batean inbertitzea. 2008an inauguratu zen ekoizpen instalazio hori. FMMTK-k bilakaera azkarra eduki du, eta orain enpresa liderretako bat da Txinan prentsen, estanpazio sistemen eta mozketa lerroen diseinuari, fabrikazioari eta hornidurari dagokienez.
FAGOR ARRASATEk Volkswagenen eskari bat eskuratu zuen, automibilaren piezak ekoizteko prentsen lerro motorizatu bat hornitzeko. Prentsa lerro horrekin, Volkswagenek %40 handitu zuen bere ekoizpena.
FAGOR ARRASATE S. Coop.ek eta ONAPRES S. Coop.ek, kooperatiba biak Mondragon Korporazioko kide izanik, beren jarduerak elkartzea erabaki zuten, eta bat egite horren ondorioz munduan xafla metalikoa konformatzeko eta prozesatzeko soluzioen katalogorik handiena duen enpresa sortu zen.
FAGOR ARRASATEk lehen aldiz aplikatu zuen prentsa serbomekanikoen teknologia (SPT) hotformingeko ekoizpen instalazioetan. Serboprentsa mekaniko horrek ordura arte erabiltzen ziren prentsa hidraulikoenak baino kadentzia altuagoak ahalbidetzen ditu, energia gutxiago kontsumituta.
FAGOR ARRASATEk bere 60. urteurrena ospatu zuen, SEATi Europako abiadura handiko prentsa lerrorik abangoardistena entregatuta. Era berean, ekipo ondasunen sektorean duen posizioa indartu zuen bi ekoizpen lantegi berri irekita, bat Hilposteinen (Alemanian) eta bestea Queretaron (Mexiko)
FAGOR ARRASATEk indartu egin du Alemaniako merkatuarekin duen konpromisoa Fagor Arrasate Deutschland GmBH irekiz, Hilpoltsteinen dituen instalazio berriak. Horri esker, FAGOR ARRASATEk zerbitzu hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzen die Alemaniako eta inguruko bezeroei.
Fagor Arrasate México S.A. de C.V enpresak azken belaunaldi teknologikoko instalazioak izango ditu, eta horiek eraginkortasunez erantzungo diete bezeroen behar zorrotzei, azkartasunagatik, fidagarritasunagatik eta lehiagatik bereizten den zerbitzu profesional baten bidez.
Gehiago irakurriACCEPT ALL