2009-11-19

Aurreko azaroaren 13an, FAGOR ARRASATEK Argentinan kokatutako GOVARRI ARGENTINA enpresan instalatu duen prentsadun ebaketa linea bat inauguratu zen

Fagor Arrasate event: Aurreko azaroaren 13an, FAGOR ARRASATEK Argentinan kokatutako GOVARRI ARGENTINA enpresan instalatu duen prentsadun ebaketa linea bat inauguratu zen
Aurreko azaroaren 13an, FAGOR ARRASATEK Argentinan kokatutako GOVARRI ARGENTINA enpresan instalatu duen prentsadun ebaketa linea bat inauguratu zen. Instalazioa Daniel Scioli gobernadoreak formalki inauguratu zuen martxan jarriz Martín Ferré Produkzio Ministroa, Ariel Schale Industria, Merkataritza eta Meatzaritza Idazkariorde, Pedro Cedrés, Enplegu Idazkariorde eta Santiago Cafiero Industria Zuzendariarekin batera. Daniel Scioli gobernadoreak Argentinako eskualde honetan bi fabrika berri martxan jartzean industria automotrizak eta autoparteen industriak duen emaria nabarmendu zuen. Sciolik esan zuenez sektorea “modu jarraituan errekuperatzen ari da”, 2009an zehar esportazioen %30 baino gehiagorekin eta azpimarratu zuen industria automotrizaren %70 eta autoparteen industriaren %50 baino gehiago Buenos Aires probintzian sortzen dela. GONVARRI Argentina eta GESTAMP BAIRES S.A.ko lantegi berrietatik ibili eta gero, bi konpainiek sortzen dituzten lan aukera berriak goratu zituen (funtzionamendu osoan mila lanpostu), eta FAGOR teknologiarekin eta instalazioaren automatizazioarekin txundituta gelditu zen.