Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasate, konformazio eta ebaketa-lineen diseinuan munduko espezialista, Europako ikerketa-proiektu batean parte hartzen ari da, muga erresistentzia handigo altzairurako (HSS) zizaila adimendunak diseinatzeko, ebaketa-tresnen higaduraz ohartarazteko iragarpen-sistemarekin.
Proiektuak, IntellCutProcess izenekoak, ebaketa-prozesuan esku hartzen duten parametroak aztertuko ditu, hala nola, ebaketa-indarra, trokelaren bereizketa edo lasaierak edo ebaketa-angelua. Lortutako datuei esker, ebaketa-tresna optimizatu ahal izango da erabilitako materialean eta babeserako-estalduran.
Zizailak, mozketaren kalitatearen adierazle desberdinak neurtuko dituzten sentsoreak izango ditu, hala nola errebabaren altuera eta ebakitako eremuaren profila. Informazio horrekin, sistemak ebaketa-tresnaren degradazio-egoera monitorizatu ahal izango du, ebaketaren kalitate eta zehaztasun handienari eutsi ahal izateko. Era berean, sistema iragarleak beharrezko esku-hartzeak planifikatzeko aukera emango du ekoizpen-geldialdi programatuekin, eta horrek OEEa makinaren errendimendua handitzen du.
Ikerketaren emaitzak balioztatzeko, lehenik zizaila prototipo bat eraikiko da lodiera handiko txapa ebakitzeko, guztiz sentsorizatua. Ondoren, benetako ebaketa-linea operatibo batean jarriko da ekipo berria.
Europar Batasuneko RFCS-2019 (Research Fund for Coal and Steel) programak finantzatzen du programa, eta 6 bazkidek parte hartzen dute; besteak beste, Fagor Arrasate, Mondragon Unibertsitatea eta Zorrotz hortz-fabrikatzaileak.
Gehiago irakurriACCEPT ALL