the content
get post
Martxoak 25, 2025

FAGOR ARRASATEK ALTZAIRUA MOZTEKO 40 MILIOI EURO INGURUKO BOST LINEA HORNITU DIZKIO TERNIUMI MEXIKON

Ternium Latinoamerikako altzairu ekoizle handiena da, eta kontinenteko bosgarrena, 12,5 milioi tonako urteko ekoizpen ahalmenarekin. 

Mexiko merkatu nagusietako bat da Fagor Arrasaterentzat, eta hortik dator fakturazioaren %12. 

Fagor Arrasatek hainbat lodieratako altzairuzko bobinak prozesatzeko erabat automatizatutako bost linea hornitu dizkio Terniumi, 40 milioi euro ingurukoak. Zehazki, 0,4 eta 16 mm arteko lodiera duten bobinetarako luzetarako lau ebaketa-linea eta 25 mm arteko lodiera duten bobinak prozesatzeko zeharkako ebaketa-linea bat entregatu dira. 

Bost ebaketa-lineak Termiumek Nuevo León herrian duen industria-gunean instalatu dira, Monterreytik 20 bat kilometro iparraldera. Ternium 1.000 milioi dolarreko inbertsio-programa anbiziotsua egiten ari da lantegi honetan, ekoizpen-gaitasuna handitzeko eta hainbat sektoretako bezeroei arreta hobea emateko: automobilgintza, energia berriztagarriak, etxetresna elektrikoak, eta baita nekazaritza, eraikuntza, garabi-zubien edo ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak eta hodi eta profilen fabrikatzaileak ere. 

Linea horietako lau dagoeneko ekoizten ari dira, eta bosgarrena laster egingo du; gaur egun, proba eta puntuan jartzeko fasean dago.  

Kontratu horrekin, Mondragon kooperatibak altzairuaren eta aluminioaren sektoreko zein etxetresna elektrikoen sektoreko bezeroekin lortu dituen beste kontratu batzuekin batera, Fagor Arrasatek Mexikon duen posizionamendua sendotu du, fakturazioaren % 12 bertatik baitator. 

Fagor Arrasatek Mexikon eta, oro har, eskualdean duen presentzia indartu egin da 2017an Querétaro hirian lantegi bat ireki zenetik, helburua izanik herrialde horretako eta inguruko lurraldeetako bezeroei zerbitzu eta arreta hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzea. Fagor Arrasatek garabidun muntaketa planta bat du Mexikon, 550 metro koadroko azalera duena eta muntaketa, programazio, proiektuen kudeaketa eta salmenta osteko zerbitzuaren arloan prestatutako langileak ditu.  

FagorArrasate_Ternium

Fagor Arrasateko zuzendaritza taldeko kide eta Terniumeko proiektu arduradunak lerroetako baten aurrean. 

FAGOR ARRASATERI BURUZ

Fagor Arrasate munduko liderra da altzairua, aluminioa eta herdoilgaitza konformatzeko neurriko soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen, bai prentsa eta estanpazio sistemak, bobina metalikoak ebaki eta prozesatzeko lineak, bai pieza metaliko konplexuak fabrikatzeko sistema osoak. Halaber, konpositeen konformazioan, beroko eta hotzeko forja-sistemetan eta beroko estanpazioan espezialista da. 

Modu globalean jarduten du, eta bere bezero nagusien artean automobilgintzaren sektoreko mundu mailako fabrikatzaile garrantzitsuenak daude, hala nola Volkswagen Taldea, General Motors, Ford edo Stellantis, sektore horretako hornitzaile estrategikoak (Gestamp edo CIE), siderurgiaren sektoreko enpresak (Tata, Arcelor Mittal, Acerinox, Gonvarri edo Bamesa) eta etxetresna elektrikoen sektoreko konpainiak (Bosch-Siemens, Whirlpool, Mabe, General Electric edo Haier). 

60 urte baino gehiagoko ibilbidea du Fagor Arrasatek, eta 6 ekoizpen lantegi, laguntza teknikoko zerbitzuko 5 zentro eta I+G+b zentro bat ditu, baita munduan zehar ordezkaritza komertzial ugari ere. Gaur egun, Fagor Arrasatek 660 lanpostu ditu Euskal Herriko, Txinako, Mexikoko, Alemaniako eta AEBko lantegietan banatuta. Fagor Arrasatek azken urteetan izan duen batez besteko fakturazioa 200 milioi eurotik gorakoa izan da, eta esportazioak bere ekoizpenaren %85 inguru izan ziren. 

Fagor Arrasate MONDRAGON Korporazioaren sortzaileetako bat da, Europako enpresa talde handienetako bat, eta 70.000 profesional ditu guztira. 

TERNIUM-I BURUZ

Ternium altzairu eta deribatuak ekoizten dituen enpresa liderra da Latinoamerikan. 18 ekoizpen zentro ditu Argentinan, Brasilen, Kolonbian, Estatu Batuetan, Guatemalan eta Mexikon. 20.000 langile ditu eta bere urteko ekoizpen-gaitasuna 12,5 milioi tonakoa da. Ternium Latinoamerikako altzairu ekoizle handiena da, kontinenteko bosgarrena eta produktu bukatuen lehen esportatzaile amerikarra. 

Terniumek ekoizpen prozesu oso integratuak ditu, bere meategietan burdin minerala ateratzetik hasi eta industriarik exijenteenentzat balio erantsi handiko produktu sorta zabala egin arte, hala nola, produktu erdilanduak, lauak, luzeak, konformatuak, hodiak eta profilak. 

Centro Industrial Ternium en Pesquería, Nuevo León, México

Mexikoko Terniumeko instalazioen ikuspegi panoramikoa. 

Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin