Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Orgak 180 º bira dezake langileak segurtasun eta ergonomia osoz lan egin dezan.
Gaur egun, zehaztasun osoko trokelak erretokatu eta ekoizteko (bai metalezko piezak ekoizten dituztenak eta bai konposite piezak ekoizten dituztenak) erretokeko prentsa hidrauliko aurreratuak behar dira. Fagor Arrasatek diseinatu eta egin duena horrelakoa da eta auto elektrikoak egiten dituen ekoizle garrantzitsu batentzat egin du. 5000 KN-ko gaitasuna du eta hori bi zilindro hidrauliko nagusiren bitartez lortzen du. Atzerako indar erabilgarria 800 KN-koa da. Gehienezko ibilbidea 2600 mm-koa da eta altuera itxia 3200 mm-koa. Mahaiaren eta orgaren dimentsioak 3300×2800 mm-koak dira. 50 tona arterainoko pisua duten trokelak erabili ditzake.
Horrela, goiko matrizea horizontalean geratzen zaio langileari eta modu ergonomikoan egin dezake lana. Horrela erraztu egiten ditu erretoke lanak, produktibitatea handitzen du eta teknikoaren segurtasuna bermatu.
Bideo honetan zehaztasun osoz ikusten da orgaren biraketa prozesua, funtzionamendu erraza eta maniobraren azkartasuna.
https://www.youtube.com/watch?v=P0HxjSdMJ4Q
Gehiago irakurriACCEPT ALL