Etxetresnak

FAGOR ARRASATEn munduko espezialistak gara etxetresna elektrikoetarako piezen fabrikaziorako makinak eta lerroak diseinatzen, muntatzen eta pres jartzen: hozkailuak, garbigailuak, ontzi garbigailuak, sukaldeak, etxetresna elektriko txikiak, etab. Hori dena puntzonaketa, tolesketa, profilaketa, soldadura, clinch loturetako teknologia desberdinak eta dagozkien automatismoak bateratuz.

Hauek dira etxetresna elektrikoen sektoreari eskaintzen dizkiogun abantaila nagusiak:

  • Produktura eta bezeroaren zehaztapenetara egokitutako soluzioak, partaidetzako diseinua sartuta eta merkatuko azken joerez baliatuta.
  • Produktibitate handia: produktibitate handiko lerro erabat automatizatuak, eta zelula independente eta soluzio erdiautomatikoak ere bai.
  • Bukaerako produktuaren kalitate bikaina, etxetresna elektrikoetarako piezen fabrikazioan dugun esperientzia handiagatik eta mozketarako eta konformaziorako trokelak guk geuk fabrikatzen ditugulako.
  • Mihiztaketa prozesuak automatikoki bateratzea (errefortzu metalikoak, plastikozko piezak, foaming, etab.).
  • Automatikoki pilatzeko soluzioak.
  • Full Electric soluzioak (hidraulikorik gabe): kontrol handiagoa, zarata gutxiagoa eta energi kontsumo txikiagoa.
  • Zero-seconds aldaketa denbora (one piece flow).

Etxetresna elektrikoen sektorerako eskaintzen ditugun soluzioak ARRASATEmarkarekin egiten ditugu.


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin