Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Beroan forjatzeko prentsa hidraulikoak
Beroan forjatzeko prentsa hidraulikoak asko erabiltzen dira askotariko sektoreetarako piezen fabrikazioan, hala nola petrolio eta gasaren sektorerako, tren sektorerako, aeroespazialerako edo industriako eta nekazaritzako ibilgailuen sektorerako, besteak beste.
Beroan forjatzeko prentsak, gainera, forjaketa nagusiaren aurretik piezei aurreforma emateko ere erabiltzen dira sarritan, bai eta ondorengo bizar ebaketa operazio baten bitartez kentzeko ere.
Prentsa hidraulikoek duten malgutasuna dela-eta, hau da, edozein alturatan duten indarra eta abiadura txikian duten energia direla eta, erreminta egokiak dira pieza handiak konformazio abiadura txikietan eta energia askorekin eratzeko.
FAGOR ARRASATEn egitura primarioak, zilindroak eta gidak fabrikatzeko aplikatzen ditugun goi mailako estandarrak dira, instalazioa edozein eskakizunetara egokitzeko eskaintzen dugun malgutasunarekin eta ekipoa kontrol instalazio bakarrean erabat integratuta egotearekin batera, FAGOR ARRASATEren prentsa hidraulikoa makina indartsu eta fidagarria egiten dituzten ezaugarriak, zeregin sorta zabala egiteko eta hamarkadetan operatibo egoteko gaitasunarekin.
Forja lanetarako dugun gaman, bezeroak makina ez ezik makinarako sistemak ere aukeratu ditzake, hala nola piezen geometriak kontrolatzeko geldialdi positiboak, egozpen sistemak, trokelak aldatzeko sistemak eta beste ezaugarri batzuk.
FAGOR ARRASATEn 400 eta 12.000 tona arteko prentsa hidraulikoak hornitu ditzakegu.
Sektoreak Forja Automobilgintza Aeroespaziala
Teknologiak Prentsa hidraulikoak
Gehiago irakurriACCEPT ALL