Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Beroko eta erdi beroko forjarako prentsa mekanikoak
Beroko eta erdi beroko forjan, piezak 750ºC baino tenperatura handiagora arte berotzen dira. Bero horrek pieza forjatuaren neurrietan aldaketa handia dakar eta lubrifikatzaile asko eskatzen du. Beroko eta erdi beroko forjarako FAGOR ARRASATEren prentsak forjaketaren ingurune agresibotik eta forjaketan erabiltzen diren lubrifikatzaileetatik babesteko diseinatu dira bereziki.
Kate zinematiko eszentrikoak, zeina serboa edo konbentzionala izan baitaiteke, trokelaren gunean ukipen denbora oso txikia behar duten prozesuetarako egokienak diren ezaugarriak dituzte. Prozesuan gertatzen den ukipen denbora labur horri esker trokela gutxiago higatzen da eta piezak garraiatzeko eta trokela hozteko eta lubrifikatzeko denbora gehiago edukitzen da.
Beroko forja prozesu baten bitartez fabrikatutako pieza batzuetarako beharrezkoa izan daiteke abiadura txikia izatea, beheko itopuntutik gertu. Kasu horietarako, FAGOR ARRASATEn prentsa zinematiko artikulatuak fabrikatu ditugu beroko forjaketan aritzeko.
Sektoreak Forja Automobilgintza Aeroespaziala
Teknologiak Prentsa mekanikoak Prentsa hidraulikoak
Aurreko taularen balioak erreferentziakoak baino ez dira, forjarako beste prentsa batzuk fabrikatu daitezke eskaripean.
Gehiago irakurriACCEPT ALL