Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Ebaketa lerroa prentsarekin
Prentsa duten ebakitzeko lerroekin (press blanking lines) geometria konplexuak ebaki eta pilatu daitezke, kadentzia handian, eta nagusiki automobilgintzaren sektorean erabiltzen dira lerro horiek. Zeharka ebakitzeko lerroek bezala, bobina ama batekin formatu lauko piezen paketeak eratzea dute helburu.
Gure blanking lerroak bereziki estimatuak dira, %100 FAGOR ARRASATE soluzioak direlako. Hau da, lerroa osatzen duten makina guztiak geuk diseinatu, fabrikatu, muntatu eta giltza eskura eran entregatzen ditugu: elikatze eta lautze lerroa, prentsak, serboprentsak, estazio askoko pilatzaileak eta trokel zabukariak, garrantzitsuenak nabarmentzearren.
FAGOR ARRASATEn, gure makinen diseinuari eta eraikuntzari esker, produktitibate handia eta produktuaren kalitate eta fidagarritasun handia bermatzen ditugu.
Gure lerroak oso material delikaturako espezializatu daitezke, hala nola 05 altzairuetarako edo automobilen azalerako erabiltzen diren aluminioetarako, eta soldatu egingo diren piezetarako, hala nola “tailored blank”-etarako, edo erabiltzailearen erabilera berezietarako. Gehigarri moduan, blanking lerro hibridoak ere eskaintzen ditugu merkatuan, lerro berean altzairua eta aluminioa prozesatzeko.
Sektoreak Zerbitzu zentroa Automobilgintza Aluminioa
Teknologiak Prentsa mekanikoak Blanking lerroak
FAGOR ARRASATEn lautzeko makinen gama osoaren katalogo bat daukagu, lerro mota honetan landu behar diren lodiera guztietarako. Prozesatu beharreko lodieraren arabera, bai eta aplikazioaren arabera ere, lautzeko makina mekanikoak edo hidraulikoak erabili litezke. Aurrekoaren gehigarri moduan, lautzeko makinak funtzio gehigarriak edukiko ditu lerroan behar den automatizazio eta produktibitate mailara egokitu ahal izateko: kasettearen aldaketa automatikoa (<5 min), drive askoko kontrola eta LSA aplikazioa (Leveller Setting Assistance), arrabolak garbitzeko sistema, lautzeko arrabolen gaineko ezagutza, besteak beste.
Lautzeko makinaren zeregina da bobina fabrikatzeko prozesuaren ondorioz barruan sortzen diren tentsioak desagerraraztea, eta akats lokalak ezabatzea (poltsak, uhinak, etab.).
Xede produktibitatearen arabera, prentsa mekanikoa (eszentrikoa edo link-drive) izan daiteke, zeinak minutuko 65 kolpeko abiaduran lan egingo baitu, edo serboprentsa, zeina minutuko 85 kolpeko abiadurara iritsiko baita. Gainera, prentsek mahai mugikorren konfigurazio ugari eduki ditzakete, baita mahaien aldaketa erabat automatikoa ere.
FAGOR ARRASATEk trokel oszilatzaileen bi mota dauzka: prentsara lotutako trokelak (goiko zatia organ finkatuta dago eta solidarioki mugitzen da) eta kolpekatze trokelak. Bi soluzioek 35º-ra arteko oszilazioa eskaintzen dute, lerroarekin erabat integratuta eta automatizatuta. Ebaketa lasaiera lerroarekin automatizatuta doitzen da.
Zizailetan ebakitako materiala kanporatzeaz arduratzen diren makinak dira. FAGOR ARRASATEn pilatzaileen gama zabal bat dugu material eta lodiera sorta zabal bat prozesatu ahal izateko, eta horien artetik nabarmenenak dira pilatzaile elektromagenikoak, hutsekoak, hibridoak, pick-up, Bomb-door eta haizatuak. Pilatzaileen konfigurazioa hainbat makina osagarrirekin osatzen da, hala nola mahai tolesgarriekin, orgatzarrekin, zizailekin, garbiketa sistemekin eta zumitzez lotzeko makinekin.
Lodieraren arabera, pilatzaileak honela sailkatu litezke:
Garbigailu ateragarriak: Bandarako eta formatuetarako
Altuera doigarria duten arrabol ziklikoak.
Banda amaierako prozesatze sistemak.
Zarataren eta hautsaren aurkako kabinak.
Paleten karga automatikoa.
Paketeak kontrolpean ateratzea.
Monitorizazio integrala eta multimediako bisualizazioa, etab.
Markaketa automatikorako sistemak.
Prozesatzeko eta ebakitzeko lerroak (ES)
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.
Prentsa eta Estanpazio Sistemak (EN)
Gehiago irakurriACCEPT ALL