Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Kadentzia handiko prentsa lerroa
Kadentzia handiko prentsa lerroak pieza handiak, hala nola karrozeriaren alboak, kapota, sabaia eta ate bikoitzeko unitateak estanpatzeko transferentzia prozesuaren arloan garatu dira. FAGOR ARRASATEn, geure automatizazioarekin eta automatizazioan ditugun bazkideekin ere, goi mailako beste errendimendu maila bat hornitzen dugu estanpazio prentsen lerroetan, ohiko prentsa mekanikoen edo serboprentsen lerroetan, efizientzia maila handiekin funtzionatzen dutenak eta ohiko sistemenak baino ekoizpen indize altuagoak dituztenak, minutuko 17 kolpe ere emanda XL erako prentsa lerroetan eta minutuko 21 kolpe ere L erakoetan.
WaveLine kontzeptuarekin prentsak etengabe egon daitezke funtzionamenduan, enbutizio eta ebaketa abiadura murriztuta eta instalazioan okupatutako lekua eta enbrage eta frenoko mantentze lanak ere gutxiago izanda. Horrek bermatzen du, halaber, automatizazioak prentsen mugimenduari automatikoki jarraitzea, baita ekoizpenak eskatzen duenaren arabera lerroaren abiadura handitzen edo txikitzen denean ere. WaveLine instalazioak dira, beti, trokelak prestatzen oso denbora gutxi darabilten lerroak, HMIri esker langilearen laguntzari dagokionez oso estandarrak baitira.
Muntaketa lerro hauetan automatizazioa ohiko prentsen lerroetan baino konplexuagoa da baina behin instalazioa eginda, bermatuta dago lerroa trokelen eskakizunetara egokituko dela, eta horrek instalazioa azkar eta modu egokikorrean optimizatzea ahalbidetzen du.
FAGOR ARRASATEn lerro mota hauek konfiguratzen ere lagundu ahal diogu bezeroari:
Sektoreak Automobilgintza Aluminioa
Teknologiak Prentsa mekanikoak
Hauek dira kadentzia handiko prentsa lerro baten ezaugarriak:
Kuxina da energia kontsumoaren murrizketako eta energiaren birsorkuntzako hobekuntza arlo nagusietakoa. Kuxin hidraulikoa energia efizientzian hobetzeko potentzial handia duen produktua da eta teknologia horren ezagutzan eta doitasunean ere FAGOR ARRASATE merkatuko liderretako bat da. Serboprentsek nazioarteko merkatuan gero eta presentzia handiagoa duela ikusirik, erabaki genuen kuxin serbo-mekanikoen alorrean kontzeptu berri bat garatzea.
Kontzeptu berri horrekin, hidraulika albo batera utzi eta serbo 3 motore elektrikoak jartzen dira, eta kremailera eta piñoi bidezko gailu baten bitartez, serbomotorraren energia elektrikoa trokela enbutitzeko prozesurako behar den indar mekaniko bihurtzen du.
Soluzio horrek prentsaren eragintza sistema garrantzitsuenean teknologia serboa duten prentsetan arkitektura ideala sortzea ahalbidetzen digu. Kontrola SIMOTION plataforman egin da eta jada merkatuan badira kuxin horren erreferentziak. Amortizazio epea 32 hilabetekoa da eta prentsaren efizientzia energetikoa %50 hobea da (are hobea zenbat eta gehiago erabili kuxina) pieza batzuetan, bere aurrekoarekin, hau da, kuxin hidraulikoarekin konparatzen badugu.
Informazio gehiago
Prentsa eta Estanpazio Sistemak (EN)
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.
Gehiago irakurriACCEPT ALL