Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Kuxina
Enbutizio sakoneko trokel guztiek eusteko indarra behar dute enbutizioak tolesdura eta zimurrik sortu gabe egin ahal izateko. Eusteko indar hori eragin bikoitzeko prentsak erabiliz egin daiteke (gaur egun oso gutxi erabiltzen dira eta produktu hori ia-ia katalogoz kanpo dago) edo trokelean txertatutako presioko zilindro sistemen bitartez edo oinarrian kuxinak jarrita. Hasiera batean, oinarrian jarritako kuxinak pneumatikoak ziren, baina beharrezko bilakaera teknologikoak oinarrian jarritako kuxin hidraulikoaren garapena ekarri zuen, 1990 inguruan, eta 2017an, berriz, kuxin serbomekanikoa.
Oraindik ere FAGOR ARRASATEn badugu enbutitzeko eragin bikoitzeko prentsak eta oinarri pneumatikoko kuxinak fabrikatzea, baina produktu horiek ezagunak direla uste dugu eta ez ditugu lerro hauetan sartuko.
Sektoreak Automobilgintza
Teknologiak Prentsa mekanikoak Prentsa hidraulikoak Trokelak
Honako hauek dira kuxin hidraulikoak kuxin pneumatikoekiko edo trokeleko presio zilindroekiko dituen abantailarik garrantzitsuenak:
Hurrengo irudian ikus daitezke laneko ziklo osoa eta kuxinak izan ditzakeen bederatzi faseak.
Aldagai horiek guztiak pantailetan sartzen dira, kuxinak funtzionatzeko izan ditzakeen konfigurazio desberdinak lortuz.
Efizientzia energetikoko soluzioak kuxin hidraulikoan
Kuxin hidraulikoak hobetzeko duen alderdietako bat energia kontsumoa murriztearena da.
Erreferentzia gisa kuxin hidrauliko estandarra hartuz, erabat diseinatutako hainbat soluzio ditugu energia kontsumoa murrizteko. Horietako batek, emari aldagarriko motoponpak dituenak, kontsumoa murriztea lortzen du doikuntza automatikoko duen kontrolari esker, horrek behar den emaria murriztea ahalbidetzen baitu, ziklo bakoitzeko benetako beharretara egokituz. Bigarren bat, High-Low pressure kontzeptua, egungo enbutizio prozesuan pentsatutako soluzioa da, non instalazioa dimentsionatu egiten den enbutizio prozesuko beharren arabera. Azkenik, beste soluzio batek lehen aipatutako High-Low pressure ideiari serbo-ponpa sistema bat gehitzen dio, enbutizio prozesuan kontsumitutako energiaren zati handi bat birsortuz, bufferrei, sarera era kontrolatuan, olio ijezketan kontsumitutako energia itzuliz.
Kuxin hidraulikoaren atalean adierazi den bezala, energia kontsumoaren murrizketako eta energiaren birsorkuntzako hobekuntza arlo nagusietakoa da. Kuxin hidraulikoa energia efizientzian hobetzeko potentzial handia duen produktua da eta teknologia horren ezagutzan eta doitasunean ere FAGOR ARRASATE merkatuko liderretako bat da.
Serbo prentsek nazioarteko merkatuan gero eta presentzia handiagoa duela ikusirik, erabaki genuen kuxin serbo-mekanikoen alorrean kontzeptu berri bat garatzea: e-cushion. e-cushion kontzeptuak kuxin hidraulikoak dituen dohain guztiak ditu (aurre-azelerazioa, indarren kontrola, pick-upak, etab.) eta, gainera, energia kontsumoan hobekuntza handia dakar eta eusteko indarra egiteko aukera, baita orgaren igoeran ere (aukera hori oso interesgarria da ziklo oszilatzaileak edota igotzerakoan eusteko indarrak behar dituzten piezatan, “spring back” delakoa kontrolatzeko etab.).
Kontzeptu berri horrekin, hidraulika albo batera utzi eta motore elektriko serboak jartzen dira, eta kremailera eta piñoi bidezko gailu baten bitartez, serbo-motorraren energia elektrikoa trokela enbutitzeko prozesurako behar den indar mekaniko bihurtzen du.
Soluzio horrek prentsaren eragintza sistema garrantzitsuenean teknologia serboa duten prentsetan arkitektura ideala sortzea ahalbidetzen digu. Plataforma komertzialetan egin da kontrola. Hasierako inbertsioa handiagoa bada ere, amortizatzeko kalkulatu den denbora 32 hilabetekoa da (energia kontsumoaren hobekuntza eta mantentze lanen murrizketa kontuan hartuta). Datu esanguratsu gisa, esan daiteke zenbait piezatan prentsaren energia efizientzia %50ekoa dela (gehitu egingo da kuxina zenbat eta gehiago erabili) bere aurreko kuxin hidraulikoarekin konparatuz gero.
FAGOR ARRASATEren e-cushion kontzeptua jada merkatuan dago eta emaitzak pozgarriak dira.
Gehiago irakurriACCEPT ALL