Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Luzetarako ebaketa lerroa
Luzetarako ebaketa lerroek bobina estuak lortzen dituzte bobina ama batetik abiatuta. Produktibitate handia da lerro hauen ezaugarri nagusia. Zentzu horretan, funtsezkoa da lerroak funtzionalak eta operatiboak izatea, bobinatik bobinara aldatzeko denborak eta eragiketa osagarrien aldaketa denborak ere ahalik eta laburrenak izan daitezen.
FAGOR ARRASATEn, geure makinen diseinuari eta eraikuntzari esker, produktitibate handia eta produktuaren kalitate eta fidagarritasun handia bermatzen ditugu.
Aurrekoa lortzeko, gure LELek soluzio ugari dituzte, eta hauek dira nabarmenenak:
Sektoreak Altzairutegiak Zerbitzu zentroa Aluminioa
Teknologiak Luzetarako ebaketa lerroak
Gune honen konfigurazioa kasuaren araberakoa izango da. Lodiera mehekin lan egiteko eta ertzaren zabalera minimizatu nahi bada, Steering Unit batekin xafla erdiratu ahal izango da. Behin ertza moztuta, atera ahal izango da, eta ertzak biribiltzeko gailu baten bidez edo txirbil txikitzaile baten bidez prozesatu. Xaflaren albainuketa automatikoki egin daiteke, langileak batere esku hartu gabe.
Txirbil txikitzaileari dagokionez, FAGOR ARRASATEk prozesatu beharreko materialaren arabera egokitutako soluzio bat dauka: Buruaren diametroa, GAP doikuntza finko edo automatikoa, ebaketa buruak zabaleraren doikuntzatik bereizita, etab.
Prozesatu beharreko material motaren eta material lodiaren (mehea/lodia) arabera, bobina biltzeko eta ateratzeko gunea desberdina izango da, kasu bakoitzera egokitzeko. Dena dela, FAGOR ARRASATEn soluzio sorta zabala daukagu konfigurazio guztiei erantzuna emateko:
Olioztatzeko makinak
Lodiera eta zabalera neurtzeko gailuak
Ikuskapen automatikoko sistemak
Kontrol integratua 3 mailara arte
Integratutako kontrolek barruan dituzte monitorizazio integrala, telediagnosia, langilearentzako laguntza, multimedia informazioa, 1,2 eta 3 maila, ekoizpen kontrola, matxuren historikoa, kalitate kontrola denborako eta luzerako, alarmak eta erabaki arbolak, eta hainbat hizkuntzatan programatu daitezke hainbat herrialdetan lantegiak dituzten enpresa globalentzat.
Monitorizazio integrala eta multimediako bisualizazioa
FAGOR ARRASATEk ebaketa prozesua simulatzen du, ordenagailu bidez, ebaketa oso kalitate handiz, bizarrik gabe eta oso garbi egitea bermatuko duen ardatz egokiaren diametroa zehazteko.
Luzetarako ebaketa lerroak (EN)
Luzetarako ebaketa-lerroetarako bereizgailu automatikoak eguneratzea (ES)
Gehiago irakurriACCEPT ALL