Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Pilatzaile elektromagnetikoa
Pilatzaile elektromagnetikoak soilik material magnetikoekin erabiltzen dira. Gure pilatzaile elektromagnetikoekin pilaketa kalitaterik gorena lortzen da, eta automobilgintzaren industriako eta industria aeroespazialeko kanpoaldeko piezetarako gomendagarriak dira bereziki, bai eta lodiera txiki eta ertaineko piezetarako eta kadentzia handirako ere, eta estaldura duten formatuak ere prozesatu ditzakete.
Start-Stop moduan egin ohi dute lan, eta minutuko 100 piezako kadentzietara iritsi daitezke pilaketan. Halere, modu jarraituan ere egin dezakete lan.
Instalazio eta prozesu motak kontuan hartuta, 120 m/min-ko abiadura ere har dezake linean eta 200 m/min-koa ere pilatzailean, eta abioa/geldialdia moduan funtzionatu dezake (stop before dropping) pilatzen ari diren formatuek topeak jo ez ditzaten, eta formatuak askatu baino lehen geldituta, formatuak erabat bertikalki erortzeko. Horri esker ertzak ez dira kaltetzen eta, adibidez, laser bidezko soldadura kalitate handikoa da.
Gure pilatzaile elektromagnetikoak 8 mm-ra arteko lodiera duten materialak prozesatu ditzake.
Hauek dira gure pilatzaile elektromagnetikoen abantailari garrantzitsuenak:
Sektoreak Zerbitzu zentroa
Teknologiak Pilatze soluzioak
Gehiago irakurriACCEPT ALL