Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Zeharkako ebaketa lerroa automobilgintzarako
Zeharkako ebaketa lerroek (LCT) bobina ama batekin formatu lauko piezen paketeak eratzea dute helburu. Horrelako lerroetan lortutako formatuak hainbat sektoretan erabili daitezke, eta Automobilgintza da sektore nagusietako bat. Hauek dira lortutako produktuetako alderdi nagusiak, automobilgintzaren sektorean erabiltzeko badira:
Hauek dira automobilgintzarako diren lerro mota honen ezaugarri nagusiak:
Sektoreak Automobilgintza Aluminioa Zerbitzu zentroa
Teknologiak Zeharkako ebaketa lerroak Blanking lerroak
Las máquinas más relevantes que se integran en una línea de corte transversal son:
FAGOR ARRASATEn lautzeko makinen katalogo bat daukagu, lerro mota honetan landu behar diren lodiera guztietarako. Automobilgintzaren kasuan, prozesatzen den materialak gehienez ere 4 mm-ko lodiera izan ohi du, eta lautzeko makina mekanikoak erabili daitezke, gehien erabiltzen direnak baitira, edo lautzeko makina hidraulikoak.
Lautzeko makinak funtzio gehigarriak edukiko ditu lerroan behar den automatizazio eta produktibitate mailara egokitu ahal izateko: kasettearen aldaketa automatikoa (<5 min), drive askoko kontrola eta LSA aplikazioa (Leveller Setting Assistance), arrabolak garbitzeko sistema, lautzeko arrabolen materialak eta akaberak, besteak beste.
Lautzeko makinaren zeregina da bobina fabrikatzeko prozesuaren ondorioz barruan sortzen diren tentsioak desagerraraztea, eta akats lokalak ezabatzea (poltsak, uhinak, etab.). Automobilgintzaren sektorean erabiltzeko ZELetan prozesatzen diren bobinak oso kalitate handikoak ohi direnez, normalean ez da beharrezkoa izaten bobinak murrizteko funtzio bereziak edukitzea.
lerroaren abiadura, prozesatu beharreko materiala eta bere lodiera kontuan hartuta, FAGOR ARRASATEn zizaila gama zabala dugu. Automobilgintzaren sektorera zuzendutako lerroen kasuan, hauek nabarmendu ditzakegu:
Zizailetan ebakitako materiala kanporatzeaz arduratzen diren makinak dira. FAGOR ARRASATEn pilatzaile gama zabal bat daukagu material sorta zabal bat prozesatu ahal izateko. Automobilgintzaren sektorera bideratuta daude, eta pilatzaile hauek nabarmendu daitezke:
Pilatzaileen konfigurazioa hainbat makina osagarrirekin osatzen da, hala nola mahai tolesgarriekin, orgatzarrekin, zizailekin, garbiketa sistemekin eta zumitzez lotzeko makinekin.
Hauek dira automobilgintzarako den zeharkako ebaketa lerro baten oinarrizko ezaugarriak:
Automobilgintzaren sektorera bideratutako ZELek hainbat soluzio osagarrirekin osatu behar dira. Hauek nabarmendu ditzakegu soluzio osagarri horietatik:
Karga, elikadura eta albainutze automatikoak.
Ertzak ebakitzea eta gero prozesatzea, ertzak biltzeko gailuaren eta txirbil txikitzailearen bitartez.
Material delikaturako (herdoilgaitza edota aluminioa) den papera edota filma aplikatzeko sistemak.
Paleten karga automatikoa.
Kontrol integratua 2 eta 3 mailara arte.
Makinaren diagnostikorako, mantentze lan prebentiborako eta prediktiborako plataforma digitala.
Monitorizazio integrala eta multimediako bisualizazioa.
Linea guztiek CE, OSHA eta bestelako arau zorrotzenak betetzen dituzte.
Prozesatzeko eta ebakitzeko lerroak (ES)
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.
Gehiago irakurriACCEPT ALL