Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera » Solutions » Zeharkako ebaketa lerroa material lodietarako
Zeharkako ebaketa lerroek (LCT) bobina ama batekin formatu lauko piezen paketeak eratzea dute helburu. Mota honetako lerroetan lortzen diren formatuak sektore ugaritan erabili daitezke, eta 6 mm eta 25 mm arteko lodiera duten materialen industria da sektore nabarmengarrietako bat. Hauek dira lortutako produktuetako alderdi nagusiak, automobilgintzaren sektorean erabiltzeko badira:
Material lodietara bideratuta dauden horrelako lerroen ezaugarri nagusia da makinen diseinuak eta eraikuntzak produktibitatea eta fidagarritasuna handia izatea eta lerroa erabiltzen erraza izatea bermatu beharko dutela.
Sektoreak Altzairutegiak Zerbitzu zentroa Aluminioa
Teknologiak Zeharkako ebaketa lerroak Blanking lerroak
Hauek dira zeharkako ebaketa lerro batean sartzen diren makinarik garrantzitsuenak:
FAGOR ARRASATEn lautzeko makinen katalogo bat daukagu, lerro mota honetan landu behar diren lodiera guztietarako. Material lodien industri sektorearen kasuan, prozesatzen den materialak 6 mm eta 25 mm arteko lodiera izan ohi du, eta, beraz, lautzeko makina mekanikoak zein hidraulikoak erabili ahal izango lirateke.
Aurrekoaren gehigarri moduan, lautzeko makinak funtzio gehigarriak edukiko ditu lerroan behar den automatizazio eta produktibitate mailara egokitu ahal izateko: drive askoko kontrola eta Leveller Setting Assistance aplikazioa (LSA), arrabolak garbitzeko sistema, lautzeko arrabolen materialak eta akaberak, besteak beste.
Lautzeko makinaren zeregina da bobina fabrikatzeko prozesuaren ondorioz barruan sortzen diren tentsioak desagerraraztea, eta akats lokalak ezabatzea (poltsak, uhinak, etab.). Barruko tentsioak kentzeari dagokionez, FAGOR ARRASATEn material lodietarako berezia den teknologia daukagu, lauketa bikoitza egiteko, zuzentzeko eta lautzeko makinek aldi berean funtzionatuz.
Lerroaren abiadura, prozesatu beharreko materiala eta bere lodiera kontuan hartuta, FAGOR ARRASATEn zizaila gama zabala dugu. Material lodien industri sektorera bideratutako lerroen kasuan, zizaila hegalariak, eta birakari eta hegalariak. Zizaila horiek lodiera ertain eta handiko materialak ebakitzeko diseinatuta daude. Zizaila horiek ezagunak dira batez ere bere sendotasunagatik, ebakitzean indar handiak sortzen dira eta. Lodieraren arabera, laneko kadentziak 15 eta 60 kolpe artekoa da minutuko.
Zizailetan ebakitako materiala kanporatzeaz arduratzen diren makinak dira pilatzaileak. FAGOR ARRASATEn pilatzaile gama zabal bat daukagu material eta lodiera sorta zabal bat prozesatu ahal izateko. Material lodien industri sektorera bideratuta daude, eta hauek dira nabarmengarrienak:
Pilatzaileen konfigurazioa hainbat makina osagarrirekin osatzen da, hala nola mahai tolesgarriekin, orgatzarrekin, zizailekin, garbiketa sistemekin eta zumitzez lotzeko makinekin.
Hauek dira material sendoetarako den zeharkako ebaketa lerro baten oinarrizko ezaugarriak:
Material eta sektore ugaritarako direnez, lerro hauek hainbat soluzio osagarrirekin osatu behar dira. Hauek dira osagarri horietatik nabarmenenak:
Karga, elikadura eta albainutze automatikoak.
Ertzak ebakitzea eta gero prozesatzea, ertzak biltzeko gailuaren eta txirbil txikitzailearen bitartez.
Paleten karga automatikoa.
Carga automática de pallets.
Kontrol integratua 2 eta 3 mailara arte.
Makinaren diagnostikorako, mantentze lan prebentiborako eta prediktiborako plataforma digitala.
Monitorizazio integrala eta multimediako bisualizazioa.
Linea guztiek CE, OSHA eta bestelako arau zorrotzenak betetzen dituzte.
Prozesatzeko eta ebakitzeko lerroak (ES)
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.
Gehiago irakurriACCEPT ALL