Konpositeak

Automobilgintzaren sektorean CO2 igorpenak murriztean, muga elastiko handiko altzairuak eta aluminioa erabiltzea ez da seguruenik nahikoa izango ibilgailuaren pisua behar beste murrizteko. Horregatik beharrezkoa izango da material konposatuak erabiltzea, propietate mekanikoen eta pisu arinaren arteko konbinazio bikaina eskaintzen baitute.

FAGOR ARRASATEn, automobilgintzaren sektorerako instalazioetan erreferentea baikara, prest gaude merkatuan datozen urteetan gertatuko diren aldaketei erantzuna emateko eta, horregatik, material konposatuetako instalazioak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.

Hauek dira automobilgintzaren sektorean material konposatuak erabiltzeak dituen abantailak:

  • Piezaren pisua murrizten da
  • Zati kopurua murrizten da
  • Pieza bakoitzaren funtzioak areagotzen dira
  • Zarata maila hobetzen da
  • Egituraren sendotasuna handitzen da
  • Nekearekiko erresistentzia
  • Ez dira higatzen
  • Geometria konplexuko piezak

Konposatu mota asko dago. Konposatu termoegonkorrak eta termoplastikoak bi material multzo dira eta horiek oinarri hartuta osagai arinak fabrikatu daitezke eta helburu oso anbiziotsuak lortu, hala nola automobilgintzaren sektorekoak.

Konpresio konposatuko prozesu guztietarako gomendatzen da prentsa hidraulikoak erabiltzea. Hauek dira moldekatze hidrauliko konposatuko prentsen ezaugarri nagusiak:

  • Paralelismo kontrolerako doitasun handiko sistema aktibo serbokontrolatua.
  • Energia kontsumo egokia ziklo denbora bakoitzeko. Metagailuak, sytronic edo serboponpak.

Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin