Prentsetarako automatizazioak

FAGOR ARRASATEren prentsek automatizazio bat eta software aurreratu bat dauzkate, zeintzuekin goi mailako prestazioak eta produktibitatea bermatzen baitituzte. Horregatik, automatizazio prozesuak, prentsa mekanikoa ez ezik beste osagai eta osagarri elektroniko batzuk inplikatzen ditu, hala nola transfer elektronikoa, kargagailuak, shuttleak, feederrak, robotak edo kontrol edo simulazio softwarea. Elementu horien guztien diseinu optimizatuak bermatzen du prozesua erabat sinkronizatuta egotea eta, ondorioz, sistemaren produktibitatea eta instalazio osoaren efizientzia hobea izatea.

Munduko industri sektorerik zorrotzenak ekipo ondasunez hornitzen eskuratu dugun esperientziari eta ezagutzari esker, FAGOR ARRASATEn gure instalazioetako prozesua eta osagaiak optimizatzeko automatizaziorik egokiena eskaintzen dugu.

Hauek dira gure automatizazioen abantailetako batzuk:

  • Automatizazioen katalogo zabal bat daukagu; beraz, aplikazio bakoitzerako automatizaziorik egokiean eskaini dezakegu.
  • 25 urteko esperientzia dugu serbo automatizazioak dimentsionatzen eta kontrolatzen.
  • Profesional talde handia, sortzen diren premiei erantzuteko.
  • Kadentzien optimizazioa gure tresna digitalei esker (Syncro)
  • FAGOR ARRASATEk %100ean garatutako soluzio osoa prentsa duten instalazioetarako
    • Sinkronizazioaren hobekuntza.
    • Instalazio oso bat simulatzeko aukera.
    • Ekoizpen optimoaren kalkulua

Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin